Arduraduna
Datuen kudeaketaz honakoa arduratuko da:
Identitatea: ASOCIACIÓN DE COMERCIANTES DE AZPEITIA «BERTAN» AZPEITIKO MERKATARI ELKARTEA
IFK: G20999298
Helbidea: Enparan kalea, 34 behea. 20730 Azpeitia (Gipuzkoa)
Telefonoa: 943025673
Posta elektronikoa: bertan.azpeitia@gmail.com
Elkartean, eskatutako zerbitzua gauzatzen ematen diguzun informazioa tratatzen dugu. Merkataritza-harremanak irauten duen bitartean edo legezko betebeharrak betetzeko behar diren urteetan gordeko dira emandako datu horiek. Datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, legezko betebeharren bat dagoenean izan ezik. Zure datu pertsonalak tratatzen ari garen baieztatzeko eskubidea duzu eta, beraz, eskubidea duzu zure datu pertsonalak eskuratzeko, datu okerrak zuzentzeko, edota ezabatzea eskatzeko, datuak jada beharrezkoak ez direnean.
Helburua
Zein helbururekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?
Bertan Azpeitiko Merkatari Elkarteari emandako datuen tratamenduaren helburua erabiltzaileekin komunikatzeko bide bat mantentzea da, Azpeitiko merkataritzarekin lotutako albisteei buruzko orientazioa eta informazioa emanez.
Legitimazioa
Bertan Azpeitiko Merkatari Elkartearen pribatutasun-politika eta -baldintzak irakurri eta onartu dituena bakarrik hartuko da erabiltzailetzat.
Gure erabiltzaileen datu pertsonalak Bertan Azpeitiko Merkatari Elkartearen jabetzako datu- base batean biltegiratzen dira. Datu-base horrek eskaintzen den informazio pertsonalaren osotasuna eta segurtasuna prebenitzeko neurri tekniko eta estrukturalak bermatzen ditu. Bildutako datuak egokiak, zerbitzuari dagozkionak eta ez-gehiegizkoak dira, Bertan Azpeitiko Merkatari Elkartearen eremuari, helburuei eta zerbitzu zehatz, esplizitu eta legitimoei dagokienez.
Hartzaileak
Datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako aurreikusitakoez bestelako helburuetarako.
Bertan Azpeitiko Merkatari Elkarteak informazio-zerbitzu bat eskaintzen die erabiltzaileei, Azpeitian egindako merkataritza-ekintzak jakinarazteko.
Legezko betebeharren bat dagoen kasuetan, zure datu pertsonalak agintari eskudunei laga ahal izango zaizkie.
Eskubideak
Zer eskubide dituzu datuak ematen dizkiguzunean eta nola erabil ditzakezu eskubide horiek?
Bertan Azpeitiko Merkatari Elkartean zure datu pertsonalak tratatzen ari garen ala ez baieztatzeko eskubidea duzu.
Era berean, eskubidea duzu zure datu pertsonalak eskuratzeko, bai eta datu okerrak zuzentzea eskatzeko ere, edo, hala badagokio, ezabatzea eskatzeko, baldin eta, besteak beste, datuak jada ez badira beharrezkoak bildu ziren helburuetarako.
Egoera jakin batzuetan, zure datuen tratamendua mugatzeko eskatu ahal izango duzu; kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko baino ez ditugu gordeko.
Gainera, zure datuen tratamenduaren aurka egin ahal izango duzu. Kasu horretan, Bertan Azpeitiko Merkatari Elkarteak datuak tratatzeari utziko dio, premiazko arrazoi legitimoak daudenean edo erreklamazioa gauzatzeko beharrezkoak direnean izan ezik.
Zure eskubideetako edozein erabili nahi baduzu, guregana jo dezakezu 1. atalean («arduraduna») adierazitako mezu elektronikoen bidez. Bestela, posta arruntez ere jo dezakezu guregana, helbide honetan: bertan Azpeitiko Merkatari Elkartea, Enparan Kalea, 34, Azpeitia (Gipuzkoa). Gogoratu ahalik eta informazio gehien ematea zure eskaerari buruz: izen-abizenak, zure eskaeraren xede den kontuan edo atarian erabiltzen duzun helbide elektronikoa.
Azkenik, jakinarazten dizugu Datuak Babesteko Espainiako Agentziara jo dezakezula, bai eta zure datu pertsonalen tratamendutik eratorritako edozein erreklamazio egiteko eskumena duten gainerako erakunde publikoetara ere.